Giltzadura tenporalmandibularra, hezur tenporalaren (garezurrean kokatua) eta masailezurraren arteko artikulazioa da. Berez, bi artikulazio dira, buruaren alde banatan, sinkronikoki lan egiten dutenak eta lotura estua dutenak murtxikatze-sistemarekin, hizketarekin eta bizkarrezur zerbikalarekin.
Teknika hau faszial mailako presioetan, mobilizazioetan eta luzapenetan oinarritzen da, hauek kolagenoaren propietate koloidaletaz baliatzen direlarik fasziaren forman eragiteko.
ATMaren disfuntzioaren kausa posibleetako bat bruxismoa da, normalean estresaren ondorioz. Estres horrek hainbat jarrera aztura eragiten ditu, tentsio muskularra eta, horrekin batera, kontrakturak, min miofasziala, espasmoak eta hortzetako maloklusioa edo hortzak lerrokatzeko arazoak.