Mulligan kontzeptua

Brian Mulligan fisioterapeuta zeelandaberritarrak 1970 urteetatik aurrera garatutako teknika da. Mulliganek jada zeuden mobilizazio teknikak hartu eta ikuspegi berri bat eman zien: fisioterapeutak teknika aurrera eramaten duen bitartean pazientearen aldetik mugimendu aktiboa sartzea, hauek gainera modu funtzionalean burutzen dira, zutik edo jarrita, hau da, lesio gehiengoak sortzen diren posizioetan.

Jatorria mina desagertzen den posizio artikularra aurkitzea da, eta behin aurkituta, pazienteari aldi kopuru batean (fisioterapeutaren esperientziaren arabera), mina eragiten zion mugimendua errepikatzea eskatuko zaio.

Modu honetan teknika honen helburua artikulazioen alineazio normala berrezartzea dela esan genezake, honela normalean lesio baten ondorioz galdu den mugimendu fisiologikoa berreskuratuz.


Fisioterapia teknikak eta zerbitzuak, sailera itzuli

 

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

  Acepto las cookies de esta web.