Fibrolisis diakutaneoa

Fibrolisis diakutaneoa edo 'gantxoaren teknika' aparatu lokomotorean izaten diren minak tratatzeko metodoa da. Bere mekanismoa, ehun bigunen plano ezberdinen artean sortzen diren atxikidura eta korpuskulu irritatiboen suntsiketan datza, hau azalaren gainean ezartzen diren altzairu herdoiltzaiz gantxo batzuren bidez egiten delarik.

Teknika hau Kurt Ekman fisioterapeuta suediarrak sortu zuen. Fisioterapian erabiltzen den teknika espezifikoa da eta aparatu lokomotorrari eragiten dioten hainbat patologia desberdinen tratamenduan emaitza bikainak eskaintzen ditu, gehienbat ehun biguneko mailan erabili ezkero. Muskuluetako mina arintzeko adierazita dago, batipat postura txarrean egoteagatik edo mugimendu berdinak denbora askoan egiteagatik sortzen diren minak arintzeko. Trapezioetan sortutako kontrakturen tratamentuatan erabili daiteke (bizkar edo sorbaleko minak, buruko minak), aldakako (kaderako) minak, lumbalgiak, tendinitisa, tortikulisa, karpoko tunel sindromea...

Tratamendu honek pazienteak duen minaren desagerpena edo gutxitzea ekar dezake, era berean mugikortasuna hobetuz.


Fisioterapia zerbitzuak eta teknikak, sailera itzuli

 

 

Como la mayoría de webs, usamos cookies. Si continúas navegando entenderemos que estás de acuerdo. Más información.

  Acepto las cookies de esta web.